Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak ekitaldiz betetako hilabetea du aurrez aurre. Hauetatik batzuk (Metal Topaketa edo Dantzara saioa) dagoeneko burutu dira; beste batzuk ate joka datoz.
Hemen dituzue hilabete honetan Txori Txikiko ikasleak partaide izango dituzten ekintzak:
Maiatzak 11: Saxofoi topaketa Elgoibarren. Ikasleen kontzertua 16:30ean.
Maiatzak 16: Musika tailerreko entzunaldia. 18:30ean, Aita Marin.
Maiatzak 19: Flauta topaketa Azkoitian. 13:00etan.
Maiatzak 20 : Kontzertu didaktikoak ikastetxeetan.
Maiatzak 20tik 24ra : Ate irekiak Musika eta Dantza Eskolan.
Maiatzak 23 : Dantza emanaldia. Kalejira 18 :30ean Kofradian eta jarraian dantza saioa Torreberrin.
Maiatzak 24 : Kontzertu lirikoa, 19 :30ean, komentuan.