Zumaiako Udal Musika Bandak eta Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean antolatuta, Metal topaketa egin da asteburu honetan. Metal familiako musika instrumentuei (bonbardinoa, tronboira, tronpeta, fliskornoa eta tuba) zuzendutako ekimena da Zumaiako eta inguruko herrietako ikasleek hartu dute parte bertan. Bi kontzertu egin ziren Topaketaren baitan: ikasleena larunbat arratsaldean Kofradian eta Musika Banda eta irakasleena igandean Komentuan. Argazkiak: Miriam Romatet.