Gipuzkoakoko trainerilla ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburu honetan: larunbatean Pasai Donibanen eta igandean Getarian. Aipagarria da Zumaiaren emakumezkoen ontziak Getariako uretan lortutako garaipen polita.
Pasai Donibanen jokatutako estropadan jubenilen ontzia laugarren izan zen. Seniorretan, aldiz, gizonezkoen bi ontziak hirugarren izan ziren euren estropadetan: Zumaia B Federazio Sarian eta Zumaia A Ligan.
Getarian hobeto aritu ziren jubenilak eta hirugarren egin zuten. Gizonezkoen seniorrek ez zuten estropada honetan parte hartu. Bai, ordea, emakumezkoek, eta garaipen ederra lortu zuten. Bigarren sailkatu zen San Juan A-ri zazpi segundoko aldea atera zion. Zumaiaren B ontzia azkena izan zen.