Hezkuntza lege berriaren inguruko hitzaldia, gaur, Alondegian

Baleike 2013ko mai. 6a, 08:50

Jose Ignacio Werten ministerioa bultzatzen ari den hezkuntza lege berriaren proiektua (LOMCE) hizpide izango da gaur, 19:00etan, Alondegian. Hitzaldia Zumaiako Institutuak eta Telmo Deun Guraro Elkarteak antolatu dute.

Gaurko hitzorduan izango diren hizlariak Imanol Zubizarreta (EHIGE), Xabier Mendizabal (BIHEko koordinatzailea) eta Jose Ignacio Martinez (Sarean-ekokoordinatzailea) izango dira.

Bestalde, Institutuak eta guraso elkarteak beste hitzaldi bat antolatu dute ostegunerako. 'Disziplina positiboa' du gaia eta gurasoei zuzenduta egongo da. 18:00etan izango da, Sagarbideko aretoan, Baikara gurasoen federazioaren eskutik.