Nava Jeevan elkartearen aldeko III. Dantzara jaialdia egin zen larunbat arratsaldean, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan. Astindu dantza taldeak antolatuta, estilo ugaritako dantzez osatutako ikuskizuna jarraitzeko aukera izan zen: euskal dantzak eta neoklasikoa, garaikidea eta aretoko dantzak, ekialdekoak eta capoeira, sevillanak eta cabareta. Bideo hauetan ikusi dezakezue jaialdi honek eman zuena.