Nava Jeevan elkartearen aldeko dantza saioa egingo da, bihar, Maria eta Josen

Baleike 2013ko mai. 3a, 08:39

Dantza saio desberdinak ikusteko aukera izango da, bihar, larunbata, Nava Jeevan elkartearen aldeko III. Dantzara elkartasun saioaren baitan. Ikuskizuna 17:30ean hasiko da Maria eta Jose aretoan.

Aurten Nava Jeevan gobernuz kanpoko elkarteak Indiako hiru proiektu interesgarri hartu ditu esku artean: Asha (umezurztegian gaixo dauden haurren mantenua), Ankur eskolarena eta NavaChetna Hezkuntza Zentroarena, “eta ilusio haundiarekin gaude Nava Jeevan-en haur pilo batek eta emakume talde batek jasoko baitute laguntza hau.

Dantzasaioan parte hartuko dutenak Alima Ekialdeko Dantza taldea, Txori Txiki Musika Eskolako Euskal Dantza taldea, Alain Maia-ren zuzendaritzapean; dantza Neoklasiko eta garaikideak, Pavis Beiras-en zuzendaritzapean, sevillanak, Marijo Zubia eta Valentina Palmeroren eskutik; Senzala Euskadi kapoeira taldeak, Areto Dantza Igor Latasa eta Marian Amenabarrekin, eta Broadway-Cabaret Musikalaren aurrerapen bat.

Sarrerak 3 euroan erosi daitezke eta turismo bulegoan daude salgai.