Pulpok beste denboraldi bat egingo du Liga Nazionalean

Baleike 2013ko mai. 3a, 10:39

Amaitu du liga Pulpoko gizonezko lehen talde nagusiak. Azken partidan bada ere, beste urtebetez Liga Nazionalean jokatzea lortu dute.

Pasa den asteburuan jokatu zuten ligako azken jardunaldia Iruñeko Ardoi taldearen aurka. Zumaiarrek ligan mantentzea zuten helburu eta horretarako gutxienez berdinketa lortu behar zuten. Mikel Urkidik entrenatutako mutilak baina, lau hutsune garrantzitsurekin abiatu ziren Nafarroako hiribururantz. Iosu eta Mikel Arrieta anaiez gain, Pablo Gutierrez eta Ballesteros atezaina.

Partida parekatua izan zen lehenengo momentutik. Baina aurreneko zatiaren erdi aldera, nafarrek nabarmen markagailuan ihes egitea lortu zuten: 11-5. Zumaiarrak ez ziren beldurtu eta lanean jarraitu zuten, izan ere, kategoria mantentzea jokatzen zuten. Hala, atsedenaldirako, markagailua parekatzea lortu zuten: 14-10.

Bigarren zatian, zumaiarrak gogoz atera ziren eta 41. minuturako partida berdindu zuten. Handik aurrera markagailuak adierazten zuen emaitza parekatua izan zen. 56. minutuan esaterako, 22-21eko emaitza ikus zezakeen. Azken txanpan baina gauzak okertzen hasi ziren eta arbitroaren erabaki batzuk medio (lau zumaiar kalera bota zituen), partida galdu egin zuten. Azken emaitza honakoa izan zen: 24-22.

Hala ere esperantza guztiak ez ziren hemen amaitu. Momentu berean Eibarren jokatzen ari zen partidan, bertakoak Romoren aurka, etxekoek berdindu edo irabazi ezkero, zumaiarrek kategoria mantenduko zuten. Halaxe izan zen. Eibartarrak gailendu ziren eta beraz, 15. urtez jarraian, zumaiarrak Liga Nazionalean jokatzen ikusiko ditugu hurrengo denboraldian ere.

Bigara Pulpo taldetik jokatu zuten: Manterola, Beristain (2), Ibon (7), Ioritz (3), Espilla (1), Yeregi (2), Ibarguren, Alonso, Alkorta (1), Larburu (2) , Ulacia eta Lizeaga (4).