Udalak 5 areto berri prestatu zituen Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta horien eta lehendik Ubillos Musika Etxearen atzean dauden beste hiru lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmen bat burutu zuen.
Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi horri erantzun beharko diote dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere, ezinbestekoa da izena ematea. Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu: Uxategiko lokalak, 50 euro urtean kide bakoitzeko eta Ubillos atzeko lokalak, 10 euro urtean kide bakoitzeko.
Beraz, musika taldeei (rock, pop, edo bestelakoak..) deialdi bat egiten zaie kultur sailarekin harremanetan jartzeko. Izen-emate orria behar bezala beteta eta taldekideen nortasun agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte maiatzaren 13a baino lehen.
Informazio gehiagorako:
Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)
943-861056 / kultura@zumaiakoudala.net