Gaur, 22:00etatik aurrera, Miguel Gomes zinegile portugaldarraren 'Tabu' pelikula emango da zine forumean. Film hau 2012ko Berlingo Zinemaldian aurkeztu zen eta kritikak ematen duen Fipresci saria irabazi zuen. Protagonistak emakume zahar eta aldartetsu bat, Cabo Verden jaiotako haren neskamea eta gai sozialetan murgildutako emakume bat dira. Lehena hiltzen denean, haren iraganeko gertaera baten berri izango dute beste biek: amodioak eta krimenak bat egin eta Afrikan kokatzen den istorio bat.