Metal topaketak egingo dira Zumaian asteburu honetan

Baleike 2013ko mai. 2a, 11:23

Asteburu honetan, Zumaiako Txori-Txiki Musika eta Dantza Eskolak eta Zumaiako Musika Bandak elkarlanean antolatuta, hirugarren Metal Instrumentuen Topaketa egingo da Zumaian.

Maiatzak 3an hasi eta 5era bitartean hainbat ekintza antolatu dira: Metal instrumentuen inguruan txikiei zuzendutako klase pedagogikoak, instrumentuekin klase praktikoak, entesguak, instrumentuen erakusketa eta kontzertuak.

Topaketa metalezko instrumentuak jo edo hauek ezagutzeko kuriositatea duen edonorentzat zuzenduta dago. Metalezko instrumentuen familian bonbardinoa, tronpa, fliskornoa, tronpeta eta tronboia daude.

Helburuen artean izango dira, metal instrumentuak indartu eta ezagutzea, metalarentzat idatzitako obrak ezagutzea eta inguruko herritako metal-joleak ezagutzea.

Egitaraua:

Ostirala, 3. 18:0oetan, klase pedagogikoa metal instrumentuei buruz. Musika Eskolan.

Larunbata, 4. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era, klaseak eta entseguak. 19:30ean, Metal taldeko ikasleen kontzertua, Erribera kalean.

Igandea, 5. 10:00etatik 12:00etara, entseguak. 13:00etan, Zumaiako Udal Musika Banda eta Metal Topaketako irakasle eta ikasleen amaierako kontzertua. Erribera kalean.