Maria Zubimendi akordeoijoleak saria jaso du Kroazian

Baleike 2013ko api. 29a, 15:54

Maria Zubimendi akordeojole zumaiarra saritua izan da asteburu honetan Kroaziako Pula hirian jokatu den nazioarte mailako lehiaketan.

Mariak D2 mailan hartu du parte (lehiaketa jokatzerako orduan 19 urte dutenena). Bi txandatan banatu da lehiaketa. Lehen txandan bi pieza jo behar izan ditu: 1800. urtea baino lehen konposatutako pieza bat lehenik eta norberak aukeratutako bigarren bat ondoren. Bigarren txandan Barroko garaiko pieza bat jo behar izan duhasieran eta ondoren berak aukeratutako beste bat. Bigarren txanda honetan gehienez 15 minutu izan du jotzea. Lehen txandan bigarren egin zuen, 92,36 punturekin; bigarren txandan, berriz, hirugarrena izan da, 91,36 punturekin. Sailkapen orokorra erabakitzeko bi txandetako batazbestekoa atera daeta Maria Zubimendik bigarren puntuaketa onena lortu du, 91,86 punturekin.