Birziklapena bai, atez atekoari ez plataformak ohar bat bidali du komunikabideetara. Ohar honetan pozik ageri dira azken egunotan izandako hurreratzearekin.
Honela dio oharrak:
Atez-atea ez da izango Zumaiako hondakinak biltzeko sistema berria
Zumaiako hondakinen mahaia, eta hor Zumaiako Plataformak parte hartzen du, hondakinak biltzeko edukiontzi inteligenteak ezartzeko aurreadostasun batera iritsi da. Hitzarmen hau sinatu aurretik, alderdi guztiak (politiko, elkarte eta Plataformak) hornitzailearen informazio guztia jaso ondoren dokumentua sinatu behar da. eta zein izango den mekanismo sistema berria. Zumaiako Plataforma pozik dago, partaidetza orokorra egon da adostasun batera iritsi arte. Denok zerbait utzi behar izan dugu, inork ez du galdu, garaipena Zumaia eta zumaiarrak izan dugu, elkarrizketaren bidez. Zumaiarrei eskatzen diegu balkoietako poltsak txintxilik jarraitzea, behin betiko akordioa sinatu arte.