Astelehen honetan zabalduko da Udalekuetarako izen-emate epea. Esku orriak dagoeneko banatu dira herriko ikastetxeetan.
3-12 urte bitarteko haurrentzat, hau da, 2009an jaio zirenetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne. Udalekuak uztailan egingo dira, bi hamabostalditan: uztailaren 1etik 12ra lehena, eta 15etik 26ra bigarrena (uztailaren 25a jai izango da). Nahi izanez gero, haurrak bi hamabostaldietan har dezake parte.
Izenak maiatzaren 10era bitartean eman daitezke ikastetxeetan. Matrikula 83 eurokoa izango da hilabete osoa aukeratzen bada, eta 47 eurokoa hamabostaldiko. Diru sarrerak Kutxako 2095 5174 91 1061601620 egin beharko dira.
Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan hartuko dira: adina, sexua eta ikastetxea, maila eta gela.
Informazio gehiago:
Zumaiako Ludoteka
Tel.: 943143264
Email: ludoteka@zumaia.net
Udaleko Euskara eta Hezkuntza saila
Tel.: 943865025
Email: euskara@zumaiakoudala.net