'Grampian Sovereign' itsasontziak gaur utziko du Zumaia

Baleike 2013ko api. 26a, 10:54

Balenciagan egindako 'Grampian Sovereign' itsasontziak gaur utziko du Zumaia, Pasaiara joateko. 16:30-17:00ak aldera izango da irteera, itsasgorarekin batera.

83 metroko luzera eta 18ko zabalera duen itsasontzia da eta North Star Shipping armadore eskoziarrarentzako egin dute. Iparraldeko Itsasoko petrolio-plataformentzako hornidura lanak egingo ditu.

Armadore honentzako mota honetako ontzi gehiago ere egin ditu Balenciagak. Orain bost urte Grampian Talisman eta Grampian Talisker ontziak egin zituen; honen atzetik laugarren bat ere egingo dute, Grampian Scepter izenekoa.