'Emaztegaiaren semea' antzezlana, gaur, Aita Marin

Baleike 2013ko api. 26a, 10:31

'Emaztegaiaren semea' antzezlana ekarriko du gaur Ados Teatroa taldeak Zumaiara. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean.

Juan Jose Campanella zinegile argentinarraren 'El hijo de la novia' pelikularen egokitzapena da gaur Zumaian ikusi ahal izango den antzezlana, eta Asier Hormaza, Kandido Uranga, Iñake Irastorza, Sara Cozar eta Mikel Laskurain ditu aktore lanetan. Gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa…

Sarrerak aurrez erosi daitezte turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Gazte txartela izanda. Aretoko leihatilan ere salgai izango dira saioa hasi aurretik.