Liga zazpigarren postuan amaitu zuten eta azken unera arte borroka egin zuten bigarren fasera sailkatzeko. Alan Urbietak gidatzen dituen jubenil mailako emakumezkoek Federazio Saria irabazi dute, lehen postuan sailkatu ondoren.
Sari hau itzuli bakarrera jokatu da, eta zumaiarrek 8 garaipen lortu dituzte 8 partidutan. Guztira 16 puntu eskuratu dituzte; 211 gol sartu dituzte eta 107 jaso.
Bestalde, Pulporen lehen taldeak larunbatean jokatuko du ligako azken partidua. Iruñean izango da, Bm. Ardoi taldearen aurka. Iragan larunbatean Mikel Urkidik entrenatzen dituen mutilek azken minutura arte ezin zuten lan, bosgarren postuan dagoen Trapaga taldeari irabazteko. Partidu oso intentsua izan zen eta gorritxoak markagailuan atzetik joan ondoren, 7 segundoren faltan 30erako berdinketa lortu zuten. Harrigarria badirudi ere, bizkaitarrek, jokalari bat gutxiagorekin, azken gola sartzeko gai izan ziren eta bi puntuak eraman zituzten. Pena da, puntu horrekin sailkapeneko azkenaurreko postua ziurtatua geratuko baitzen.