Keixetak erakusketa zabalduko du, gaur, Gernikan

Baleike 2013ko api. 24a, 08:58

'Gernika. Zerrenda amaitu gabea' izeneko erakusketa zabaldu zuen Keixetak iazko udan Oxford aretoan. Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen zela eta han izandako biktimei omenaldi bat egin nahian muntatu zuen Arroakoak erakusketa hura. Mostra bere bidea egiten ari da eta datozen asteetan Gernika-Lumoko kultur etxean ikusteko aukera izango da, maiatzaren 22ra arte. Aurkezpen ekitaldia gaur egingo da, 19:30ean.