Zumaiako pilotari gazteak nagusi izan dira Iparraldean

Baleike 2013ko api. 23a, 10:39

 

Pasa den asteburuan Zesta Punta Pilotari Ttiki txapelketa jokatu zen Iparraldeko Bidarte herrian. Donibane Lohitzune, Miarritze, Baiona, Bidarte, Hossegor, Arcachon,Pamiers, Villenave, Pau, Paris, Getaria, Tolosa, Mutriku eta Zumaiako pilotariek hartu zuten parte bertan.

Txapelketa bi mailatan jokatu zen. Lehen maila 2001, 2002 eta 200ran jaiotako mutikoekin, eta bigarrena 2004, 2005 eta 2006. urteetan jaiotakoekin.

Lehenengo mailan 25 bikotek hartu zuten parte eta bigarren mailan 15ek. Zumaiatik bikote bana aurkeztu zen: Unax Yeregui eta Luken Aizpurua lehen mailan, eta Gonzalo Agirre eta Xeber Yeregui bigarrenean.

Larunbatean jokatutako partida guztiak irabazita, finalaurrekoetan eta finaletan ere nagusi izan ziren zumaiar gazteak, partida bikainak jokatu ondoren. Merezimendu guztiz irabazi zituzten jokoan zeuden txapelak.