Droga-menpekotasun edo beste menpekotasun psikologikoen tratamendura joaten direnek laguntzak jaso ahal izango dituzte

Baleike 2013ko api. 23a, 10:04

Udalaren osoko bilkurak, 2013ko ­otsailaren 28an, droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamenduetara joaten diren per­tso­nen­tzat banakako diru-lagun­tzak emateko oinarri zeha­tzei hasierako onespena ematea erabaki zuen. Oinarri horiek 30 eguneko epean jendaurrean jarri ziren, 2013ko mar­txo­aren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta ez denez aurkeztu inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatutako arau-oinarriak behin betiko onartu­tzat ematen dira.

Lagun­tzak, aipatutako zentroetara edo zerbi­tzuetara joateak eragindako garraio gastuak estal­tzera bideratuko dira. Hemen aurki dezakezue laguntza hauen inguruko informazioa.