Alex Uranga laugarren izan da Australian

Baleike 2013ko api. 22a, 15:16

 

Alex Uranga laugarren izan da azken egun hauetan Australiako hegoaldean jokatu den NSW South Coast Crusade bodyboard proban. IBA World Tourreko bigarren proba puntuagarria izan da. Lehena otsailaren amaneran jokatu zen Hawaiien.

Txapelketa ederra egin eta gero heldu da Alex finalera. Azken manga honetan, baina, ezin izan ditu olaturik onenak hartu. Irabazlea Amaury Lavernhe izan da, 16,78 punturekin; bigarren Jones Russell, 13,31 punturekin; hirugarren Jake Stone, 12,85 punturekin, eta laugarren Alex Uranga, 9,4 punturekin.

Zirkuituko hirugarren proba maiatzaren 17tik 26ra bitartean jokatuko den Arica Chilean Challenge izango da.