Txo! kolektiboaren erakusketa zabalduko da gaur Oxforden

Baleike 2013ko api. 19a, 12:05

Txo! kolektiboaren erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Olatz Goiburu Zumaiako bizilaguna partaide den erakusketa hau maiatzaren 5era bitartean ikusi ahal izango da, 18:30etik 20:30era; asteburutan 11:30etik 13:30era ere irekiko ditu ateak.

Erakusketa kolektibo honetako partaideak hauek dira: Joxan Iza, Roberto Oria, Lu Sánchez, Gorka Salmeron, Carlos Ausserladscheider, Iker Valle, Peio Goello, Alain Sistiaga, Jose Luis Elexpe "Pelex", Jon Mikel San Millan, Xabier Celestino, Patxi Laskaray, Nori Ushuima, Jaione Berasategi, Olga Izquierdo, Ion Zabaleta, Aitor Ruiz de Eguino, Gema Durán, Oscar Sada eta Olatz Goiburu

Kolektiboaren sortzaile Gorka Salmeronek hemen ematen du taldearen historiaren berri.