BIDEOA: Jaitsi da bandera, hurrengo urtera arte

Baleike 2013ko api. 15a, 16:41

Gauerdian jaitsi da bandera eta dagoeneko ondo gordeta dago, datorren urtera arte. Jai giroa nahikoa izaten du parrandarako gogoa duenak, baina eskertzekoa izan da bigarren asteburuan izan dugun eguraldi zoragarria. Repetizioetan ere denetarik izan dugu: ostiralean herriko gazte bertsozale eta musikazaleak oholtza gainean ikusi genituen, Bertsotan Jai-n eta Bertsioen Gaua-n. Larunbatean olagarro zoparen usainak hartu zuen Beheko plaza, eta jendez gainezka ikusi genituen kaleak eta tabernak goizeko ordu txikiak arte. Eta azken egunean, uda giroan, zaldi lasterketak eta estropadak, bandera jaitsi aurretik. Jai giro ederra izan dugun arren, zoritxarrez, txikiziorik ez da falta izan aurten ere. Ostiral gauean su eman zioten komun publiko bati, eta gaur goizean lurrean botata agertu da IƱaki Olazabalen Elkarhizketa eskulturako pieza bat. Hurrengo urtekoak apirilaren 25ean hasiko dira...