Seigarren urtez zaldi lasterketak jokatu dira Itzurunen, santelmoetako jai egitarauaren barruan. Aurten ere jendetza bildu da hondartzan ikuskizunaz gozatzeko. Jose Manuel Martin lasartearrak irabazi du, Stai behorrarekin. Eneko Urbieta zumaiarra bigarren sailkatu da, Iron Star zaldiarekin. Guztira, hogei zaldunek hartu dute parte. Bi zaldunek erorikoa izan dute, eta zaldi batek ere tentsio uneak eragin ditu, ihes egin eta publikorantz abiatu denean. Zorionez, ez da ezer gertatu. Hemen daukazue sailkapena eta argazki bilduma (argazkiak: Juan Luis Romatet)VI. Zaldi Lasterketa
1. Jose Manuel Martin (Lasarte-Oria) eta Stai.
2. Eneko Urbieta (Zumaia) eta Iron Star.
3. Xanti Telleria (Lasarte-Oria) eta Kalimutxo.
4. Ariane Isasi (Gernika) eta Asabai.
5. Alex Aramendi (Zumaia) eta Neron.
6. Jose Ramon Zubia (Zumaia) eta Crono.