Estropada giro ederra izan da Zumaian jaietako azken txanpan. San Telmoetako Trainerilla Saria jokatu da, eta emakumezkoetan, Zumaiak erraz irabazi dio San Juani. Lehen aldiz izan da emakumezkoen txanda estropada horretan. Gizonezkoetan, Oriok irabazi du, eta Zumaiako bi ontziak bosgarren eta zazpigarren izan dira. Hauek denbora guztiak:
Emakumezkoak
1. ZUMAIA 12.08,54
2. San Juan 12,81 segundora
Gizonezkoak
1. Orio 10.18,84
2. Hondarribia 62 ehunekora
3. San Pedro 10,15 segundora
4. San Juan 12,35 segundora
5. ZUMAIA B 17,63 segundora
6. Getaria 19,61 segundora
7. ZUMAIA A 24,44 segundora
8. Zarautz 54,94 segundora