Indamendik irabazi du olagarro zopa lehiaketa

Baleike 2013ko api. 15a, 14:11

Inaxio Manterolak eta Urtzi GabiƱak jantzi dute aurten olagarro zopa lehiaketako txapela. Indamendi elkartearen izenean hartu dute parte, estreinakoz, eta haiena izan da epai-mahaiaren iritziz aurtengo zoparik onena. Txoazkina eta Taosa izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Guztira, 11 taldek hartu dute parte.