Aurreko asteburu luzearen ondoren, arropak garbitu eta indarberritzeko denbora justuarekin hemen dira berriro santelmoak. Gaur, ostirala, herriko gazteak oholtza gainera igoko dira. Alde batetik, Bertsotan Jai herriko bertsolarien saioa izango da Torreberri Gaztetxian (20:00etan). Bideoan daukazue iazko saioaren pasarte bat. Bestetik, Bertsioen Gauan, rockzale amorratuenek kanta ezagunen bertsioak joko dituzte txosnetako karpan (22:30ean). Musika lasaiagoa maite dutenentzat, kontzertua eskainiko dute Beheko Plaza eta Cori Indica abesbatzek Komentuan, 20:00etan. Larunbatean, olarro zopa lehiaketa, igandean zaldi lasterketak, estropadak... Badago zer gozatu. Hemen egitaraua:
Joseba Egañaren eguraldi iragarpena: Repetiziotan uda giroa
OSTIRALA 12
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak.
20:00etan Komentuan kontzertua: Beheko Plaza eta COR INDICA abesbatzak.
Ordu berean Torreberrin, BERTSOTAN JAI herriko bertsolarien saioa.
22:30ean Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin: Cicatriz, Barricada, Pantera, top 5 gaztea….
LARUNBATA 13
11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XII. lehiaketa
Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.
12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta Gironako L’ESCALA herriko COR INDICA abesbatzaren saioa.
14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.
18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, haurrentzat zirku ikuskizuna “Permin Mañifikue”.
18:30ean Kaleetan zehar IRAUNKORRAK txarangaren saioa.
19:00etan Kofradian, TIKTARA taldearen doinu afro-kubatarra.
22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: Noxbleed, On eta Matxura.
23:00etik 01:30era Kofradian ARIMA COOLen disko jaia.
IGANDEA 14
12:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA.
Ordu berean JAGOBA ETA MADDALEN trikitilarien saioa.
Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarro-zopa dastatzeko aukera.
17:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia: HIPO ETA TOMAX.
18:00etan Trainerillen estropada, XXX. San Telmo saria.
Eta THE JOSELONTXO’S TXARANGAren saioa.
19:00etan Kofradian, erromeria OBANEUKE taldearekin.
22:30ean OBANEUKE taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.