Sumaya, "neska ederra"

Baleike 2013ko api. 10a, 09:54

Indiako Asha Bhavan Centre umezurztegitik iritsi zaigu argazkia. Karmelek, irudian ageri den emakumeak, bidali digu. Horrela dio: Asha Bhavan Centre Kolkatatik 50 kilometrora dago. Bertan, berrehun bat haur minusbaliatu eta umerzurtz bizi dira.  Argazkiko neskatxoak Sumaya du izena (indiar hizkuntzan neska ederra esan nahi du). Garun-paralisia dauka, eta ABC zentruan bizi denetik fisioterapia, logopedia eta beste hainbat terapia ezberdin jasotzen ditu.