Bertso jaialdirako sarrerak aurrez salgai

Baleike 2013ko mar. 28a, 09:36

Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan eta Inpernupe tabernan. Jon Maia arituko da gaiak jartzen eta aurkezten, eta bertsotan seikote hau: Odei Barroso, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano eta Jone Uria. Saioa apirilaren 5ean izango da, Aita Marin, 22:30ean.