Bardeetara Inda Mendiren eskutik

Erredakzioa 2013ko mar. 25a, 09:32

Apirilaren 27-28ko asteburuan Bardeetara joango gara. Ostiral arratsaldean aterako gara Zumaiatik eta igande arratsaldean bueltatuko gara. Bazkideek 115 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 140. Besteetan bezala, diru sarrera Euskadiko kutxako (Caja Laboral) 30350037440370007083 kontuan egin behar da.

Agiriarekin hiru aukera daude: Goiko estakoan entregatu, agiria eskaneatu eta emailez bidali (indamendi1@gmail.com) edo kutxa berak bidaltzea emailez helbide horretara. Izena jarri ahaztu gabe. 35 pertsonentzako lekua dago eta izenematearen arabera osatuko da zerrenda. Izena emateko epea martxoaren 25ean zabalduko da eta apirilaren 15ean itxiko da.