Joseba Sesmak, Aitor Manterolak eta Aritz Olagoik sortu dute Kirolaz Blai, besteak beste, "kirolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasten erakusteko". Eskola kirolean eta kirol elkarteetan haurrekin diharduten entrenatzaileei zuzendutako tailerrak antolatzen dituzte, eta ostegunean Zumaian egingo dute saioa (Alondegian, 18:30ean). Hemen dauzkazue eduki eta helburuen xehetasunak:Kirol hezitzailea eta kalitatezkoa euskaraz lantzeko tailerra
Helburuak
-Eskola Kiroleko kirol hezitzaileak eta kirol elkarteetan haurrekin diharduten entrenatzaileak entrenamendu egokiak sortzeko eta emateko prestatzea.
-Haurrak kirolaren bidez motibatzeko estrategiak ezagutaraztea hezitzaileei eta entrenatzaileei.
-Kirola heziketa tresna gisa erabiltzeko baliabideak eskaintzea.
Tailerraren edukiak
-Kirol entrenatzailea-hezitzailea eredu.
-Entrenamenduaren garrantzia: planifikazioa, metodologia. Oinarrizko kontzeptuak.
-Entrenamendu saio egokiak prestatzeko gakoak: teoria eta praktika.
Zertarako sortu dugu tailerra?
-Kirolaren oinarriak haurrei modu hezitzaile eta dibertigarrian irakasteko.
-Kirolaren bidez benetan balio hezitzaileak irakasteko.
-Kirolaren bidez haurren ezaugarri fisikoak lantzeko.
-Kirolaren haurrari pentsaraziz irakasteko.
Nolakoa izango da tailerra?
-2 ordu eta erdiko tailerra
-Ariketa eta adibide praktikoen bidez
-Modu parte-hartzailean
-Norberak etxera eramateko ariketak eta estrategiak proposatuz
Nori zuzendua?
-Eskola kirolean aritzen diren teknikari eta entrenatzaileentzat.
-Kirol eskoletako entrenatzaileentzat
-Guraso elkarteentzat.