Maria eta Jose ikastetxeko ikasleek emaitza bikainak lortu dituzte asteburuan Zestoako Kiroldegian jokatu diren Gipuzkoako Eskolarteko lehiaketetan.
Igande goizean taldekako txapelketa jokatu ziren. Maria eta Joseko Maite Aizpurua, Maria Amonarriz, Ianire Aristondo eta Ane Oliverik alebin mailako finala irabazi zuten, hain zuzen ere, Maria eta Joseko ikasle Sara Alcedo, Amaia Aizpurua eta Isabel Unamunoren aurka. B finalean ere Maria eta Joseko bi taldek jokatu zuten elkarren aurka: Maite Aramendi, Nerea Igoa eta Amaia Saguesek irabazi zuten, Elene Garitano eta Ane Gutierrezen aurka.
Arratsaldean, Banakako txapelketak jokatu ziren. Alebin neskak mailako txapelketan, Lierni Aizpuruak Gipuzkoako Txapelketa eskuratu zuen. Maite Aizpuruak eta Ane Oliverik, 3. eta 4. posturako partida jokatu zuten, Maite Aizpuruak irabazi zuelarik brontzezko domina. Alebin neskak mailan jokatutako Gipuzkoako mahai tenisa txapelketan lau jokalari onenetatik hiru Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleak izan dira.
Mutilen txapelketari dagokionez, bai Infantil mailan eta baita Alebin mailan ere emaitza onak eskuratu zituzten.