Viveros San anton-ZTE: maila guztiak lanean

Baleike 2013ko mar. 9a, 09:59

Gaur, larunbata, dute kadeteek lasterketa Azpeitian. Hamabost egun dira Ibaetan denboraldiko lehen lasterketa jokatu zutenetik, baina zirkuitoan izan zen, hori bai baldintza gordinetan elurra egin baitzien; gaur errepideko lehen proba izango dute.Infantil eta alebinek denboraldia aurreko larunbatean estreinatu ondoren, gaur arratsaldean Hernanin izango dute proba. Aurten Zumaiako Txirrindulari Elkarteak 20 gaztetxo mugituko ditu, 12 alebin eta 8 infantil, Eider Manzisidor barne. Lasterketekin lehen harremana ez zen txarra izan, biana gauraurreko emaitzak ontzea espero dute.

Juniorrek igande arratsaldean izango dute lasterketa. Errenterian jokatuko da denboraldiko 2. karrera. Eibarren Aitor Olaziregi izan zen Viveros San Anton taldetik lasterketa amaitu zuen bakarra. Bosteko ihesaldia lasterketa hasieran osatu zen eta haiek heldu ziren helmugara; atzetik, Aitor Olaziregi behin baino gehiagotan saiatu zen tartea hartzen baina tropelak ez zion baimenik eman eta lasterketa ona egin eta gero indarrez hustuta 33. sailkatu zen. Lehen multzoa 3:38ra heldu zen, eta Aitor Olaziregirena 4:08ra. Irabazlea Ivan Garcia Cortina asturiarra izan zen, egungo Espainiako txapelduna. Gipuzkoarren artean 21. sailkatu zen Viveros San Anton taldeko txirrindularia. Ibon EgaƱak lasterketa ona egiten ari zenean, arazo fisikoekin ezin izan zuen amaitu, eta Jose Manuel Castillok ere ez. Errenterian bihar lasterketa gogorra izango dute juniorrek oso gorabeheratsua baita ibilbidea.