Pistako abiadura baliatu du Elorriagak

Baleike 2013ko mar. 2a, 20:17

[/caption]

Unai Elorriagak (Cespa) irabazi du gaur goizean Zumaian jokatu den txirrindulari lasterketa, Hego Euskal Herriko afizionatuen denboraldiko lehena. Pistako espezialista da Elorriaga –Munduko Txapelketan 9. izan berri da, Omnium proban–, eta esprintean erraz menderatu ditu aurkariak. Julian Balaguerrek (Hostal la Torre) eta Victor Gabriel Gomezek (Argentinako selekzioa) osatu dute podiuma. Guztira 180 txirrindularik hartu dute parte, eta Seguros Bilbao izan da talderik onena.