Errausketaren alde?

jmazumaia 2013ko mar. 1a, 10:06

Duela egun batzuk errausketaren aurkako panelak agertu ziren herriko hainbat tokitan (ez dakit talderen batek jarriko zituen edo zehatz meatz nork jarri dituen). Harritu egin ninduen panelak ikusteak, baina gehiago harritu nau gaur goizean panel hoien gainean atez atekoaren aurkako plataformaren kartelak ipini dituztela ikusteak.Indar handia hartu zuen iaz plataformak, 4000 sinaduratik gora lortu baitzituen. Nik ere eman nuen neurea, erreferenduma eskatzen baitut. Sinadura bilketa amaitu ondoren,ordea, udako plenoan sekulako zalaparta muntatu zen.

Ordutik hona beste irudi bat dut plataformarekiko, nik ez bainuen nire sinadura eman politikeoa egiteko edota konfrontazio infantiletan hasteko. Plataformako kide nortzuk diren eta zein interes eduki ditzaketen duda handia sortu zidan, eta egia esan damututa nago sinadura eman izanaz.

Baina gaurkoa ya gehiegizkoa da. Plataformak beti esan izan du ez dagoela errausketaren alde, eta ziur nago ni bezala jende askok sinatu zuela atez atekoaren aurka errausketaren alde egon gabe. Guzti horiek ez gaituzte kontutan hartu antza, errausketarik ez eta birziklapena bai dioten kartelen gainean eurenak jartzeak adierazten baitu arazoren bat dutela panel horiekin.

Nire ustez gaia desbideratu dute, eztabaida politikorako erabili zuten plenoan eta jarrera erabat oldarkorra hartu zuten. Duela egun batzuk plataformako baten facebook ean irakurri nuen ”estamos calentando el ambiente” eta ez zitzaidan batere gustatu tonua. Badirudi plataformaren gidaritza hartu dutenak alderdi jakin baten interesak dituztela buruan, eta errausketaren aurkako panelek min egin dietela. Baina sinadura eman genuen herritarrok ez genuen gure sinadura gaia politizatzeko eman, eta are gutxiago errausketa defendatzeko.

Hemendik eskatu nahi diet sinatu genuen guztion izenean ez dezatela honela jokatu,edo bestela nire sinadura behintzat ez kontatzeko horretarako.