"Zer ekonomia, zer hazkunde zer gizaki?" hitzaldia emango du Joseba Azkarraga Etxagibelek

Baleike 2013ko ots. 21a, 10:02

Datorren ostiralean, otsailaren 22an, Gune elkarteak antolatutako zikloaren barruan solasaldi berri bat izango dugu. Oraingoan Joseba Azkarraga Etxagibel izango da gurekin eta landuko duen gaia: Zer ekonomia, zer hazkunde, zer gizaki? Euskaraz izango da eta beti bezala, Foronda jauregian 19:30ean. Hemen Josebak bidalitako aurrerapena:"Nola irakurri gaurko mundua? Nora garamatza? Hazkunde ekonomiko etengabearen dogma erori zaigu eta gertaera horrek sekulako inplikazioak ditu ikuspegi askotatik. Hemendik aurrera zalantza da nola egingo dugun hazkunde-osteko gizarterako trantsizioa, trantsizio hori izan baitaiteke boluntarioa (ordenatua), edo behartua eta kaotikoa (desordenatua). Lehenbizikoak gizadiaren loraldia suposa lezake, bidea justiziaz eginez gero eta "gutxiagorekin hobe" leloarekin jarraiki; bigarrenak ordea, giza kondizioaren degradazio aurrekaririk gabekoa suposa lezake. Testuinguru honetan, besteak beste behar dugu bizitza ona zein den sendo birplanteatzea."