Euskadiko Ikasleen Orkestrarako hartu dute Musika Eskolako ikasle Elena Arbonies

Baleike 2013ko ots. 21a, 09:52

Zazpi urte dira dagoeneko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 12-18 urte bitarteko Euskadiko Ikasleen Orkestra sinfoniko bat sortzeko proposamena egin zuenetik. Orduti,k urtero egiten dira sarrera probak eta duela aste batzuk egin ziren azkenak. Bertan, Elena Arbonies Musika Eskolako klarinete ikaslea hartu dute Orkestrako kide izateko.

EIO (Euskadiko Ikasleen Orkestra) erreferente artistikoa bilakatu da beren bokazioa eta etorkizuneko orientazio profesionala garbi daukaten Euskal Herriko musika ikasle askorentzat. Hasieran kontserbatorioko ikasleei zuzenduta zegoena, musika eskolak eta ikastetxe baimenduak ere parte hartzen dute ekimen honetan. Ez da kasualitatea Orkestrak oso jatorri ezberdineko ikaslez osatuta egotea une honetan, eta horrek, are aberasgarriagoa egiten du proiektua.

Orkestrak Euskadin jarduteaz aparte, Espainian (Zaragozan eta Madrilen), Katalunian, Frantzia, Belgikan, Venezuela eta Kolonbian kontzertuak eman ditu. Proietua handitzeko asmoarekin pasa den urtean ere EIO Gazte sortu zen, bertan, Euskadiko musika zentruetatk, 14 urte arte bitarteko ikasleek hartzen dute parte.

Kontzertu-Agenda: apirilak 6, entsaio irekia Guridi kontserbatorioan. 13an, Bilboko Arriaga kontserbatorioan. 14ean, Guridi kontserbatorioan. 20an, Irungo Amaya Antzokian. 27an, Iruñako kontserbatorioan eta, azkenik, 28an, Zaragozako Auditorioan.