'Pottola' antzezlanerako sarrerak dauzkagu

Baleike 2013ko ots. 18a, 11:26

Pottola antzezlana aurkeztuko du Txalo produkzioak konpainiak ostiralean, hilaren 22an, Aita Mari aretoan (22:00etan). Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu.

Bidali zuen datuak aldizkaria@baleike.com helbidera. Ez ahaztu bazkidearen izena zehaztea.

Sinposia:

Gorka gizon arrakastatsua da. Helenarekin maitemindu da erabat, emakume adimentsu, atsegina eta sentsuala baita; gainera, emakume dibertigarria da eta behar baino 30 bat kilo gehiago ditu. Helenarekin harremanetan hasi dela jakitean, bere lagunak diren Charly eta Sara zirika hasi zaizkio Helenari buruzko iritzi krudelak tarteko, eta esandako horiek eragin itzela dute Gorkarengan, hark ematen duen arrakasta irudiaz duen obsesioagatik. Helenarekin duen harremanaren alde egitera behartuta, Gorkak itxurari buruz dituen kontzeptuei egin behar die aurre, ahal duen bezala, harik eta erabaki bat hartu arte.