Bigara Pulpok Corrales hartuko du igandean

Baleike 2013ko ots. 15a, 14:16

Denboraldi zaila ari da izaten Pulpoko talde nagusiarentza,t eta igandekoa aukera ona izan daiteke garaipenaren bidera bueltatzeko. Corrales taldea hartuko dute Lubakin (12:00etan), lehen itzulian Kantabrian gol bateko aldeaz mendean hartzeko gai izan ziren taldea.

Hala ere, ez da partida erraza izango. Pulpok baja asko ditu (ohikoez gain, Arrieta eta Gutierrez faltako dira), eta Corralesek lehen itzulikoaren mendekua hartu nahiko du.

Iganden bertan, Bigara Pulporen aurretik, Talaipe Pulpoko neskek jokatuko dute, Urnietaren aurka. Larunbatean ere ez da eskubaloi partidarik faltako Lubakin. 12:00etan Decotenak jokatuko du (aurretik infantilak), lurraldeko lehen mailara igotzeko borrokan jarraitzeko helburuarekin. Gaur egun hirugarrenak dira sailkapenean, igoeratik puntu batera. Arratsaldean jubenilen eta kadeteen txanda izango da. 16:00etanĀ  jubenil mailako neskek jokatuko dute; 17:30ean kadeetako mutilek Eibar hartuko dute, sailkapeneko lehen postua jokoan; eta amaitzeko, 19:00etan, jubenilek Zarautzen aurka jokatuko dute.