Maialen Zabalarena da inauterietako kartelik onena herritarren ustez

Baleike 2013ko ots. 14a, 11:41

Mireia Arronaren kartela aukeratu zuen epaimahaiak aurtengo inauteriak iragartzeko. Ondoren, lehiaketara aurkeztutako kartelen artean onena aukeratzeko bidea eman zaie herritarrei, eta Maialen Zabalaren lanak jaso du boto gehien. Guztira 367 boto bildu dira, eta Zabalak 40 jaso ditu. Maria Lopezen lana izan da bigarren bozkatuena, 35 botorekin; eta hirugarrena Ane Azkuerena, 31rekin. Bi lagunentzako afaria irabazi du Zabalak, Zumartian plataformak eskainia. Horrez gain, bozketan parte hartu duten herritarren artean bi liburu bilduma zozkatu dira. Ane Grijalba Aseginolazari eta Oier Rodriguez Zubizarretari egokitu zaizkie. Sariaren bila Alondegira hurbildu beharko dute, otsailaren 22a bitartean, bulego ordutegian (9:30-14:00).

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko aurkeztutako kartelak jaso daitezke dagoeneko Alondegian. Jasotzeko epea, otsailaren amaiera bitartean.