Azkoitiko Floreaga ikastetxeak gogoan izan du Geni Doval

Baleike 2013ko ots. 13a, 18:09

Azkoitian eman zuen lehen kontzertua San Pedro Txiki abesbatzak 1990ean, eta Azkoitian azkena, joan den abenduan. "Denoi bere alaitasuna, artea eta ondasuna transmititu dizkigu".

Azkoitiko Floreaga ikastetxekoek ez dute ahaztu Geni Dovalek zuzentzen zituen gaztetxoek urtero hartzen zutela parte Gabon Kantak ekimenean, eta dolumina adierazi nahi izan diote Dovalen familiari: «Azkenekoz joan zen abenduan etorri zen, gaixorik bazegoen ere. Denoi bere alaitasuna, artea eta ondasuna transmititu dizkigu», adierazi dute. Ikastetxeak eta Guraso Elkarteak azpimarratu du «ohore handia» izan dela «bere alboan egotea», eta zumaiarrak egindako lana eskertu dute.

Albistea osorik: Urola Kostako Hitza