Argazki bilduma: mozorroak baserriz baserri

Baleike 2013ko ots. 12a, 14:07

Mozorroak baserriz baserri ibili ziren joan den larunbatean, eskean. Inauteri tradizionalen bidetik, mozorroen ohiturari heldu eta jaia baserri ingurura hurbiltzea izan da Inpernupeko Joareak taldeak bultzatutako ekimenaren helburua. Hamazazpi lagunez osatutako taldea ibili zen bertsoz eta eskusoinuaz goiza girotzen, Santa Klaratik hasi eta inguruko baserrietan. Hemen daukazue beraiek egindako argazkien bilduma.