Zirkuaren magiarekin hasi dira inauteriak

Baleike 2013ko ots. 8a, 21:24

Zirku ikuskizuna eskaini dute gaur arratsaldean Musika Eskolako kideek, Maria eta Jose ikastetxean. Beheko plazarako zeukaten prestatuta, baina eguraldi txarraren mehatxuak eskenatokia aldatzea behartu ditu. Hala ere, zirkuaren magiak irrifarra marraztu du aretoan bildu direnen aurpegietan. Euri, haize edo txingor, asteburu osoan iraun diezaiela.