Joan den asteburuan egin zen Zumaian eskuz esku bigarren eskuko produktuen laugarren azoka, Alondegian. Aurten, 56 saltzailek jarritako bi mila produktu inguru eskaini dira, eta 787 saldu dira. Guztira, bi mila euroko salmenta lortu da. Antolatzaileak pozik daude emaitzarekin: "Herritarren parte-hartzeari esker, hainbat produktuen bizitza luzatzea lortu da, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuz".Hona hemen azokaren zenbakiak:
- 1939 produktu jaso dira eta, horietatik, 787 produktu saldu dira (%40a).
- 56 saltzaile elkartu dira eta horietatik, 50 saltzailek irabaziak lortu dituzte (%90a).
- Salmenta martxa onean burutu zen: minuturo produktu 1 saldu zen.
- Guztira, 2.039 euro irabazi dira, %100a saltzaileen artean banatuko da.
- Produktuen prezioaren batazbestekoa 3 eurokoa izan da.
Saldu ez ziren produktuetatik hainbatĀ doan jasoko dira eta beharra duten pertsonen artean banatuko dira.