Ludotekak herritarren laguntza eskatu du 20 urteko ibilbidearen erakusketa egiteko

Baleike 2013ko ots. 8a, 14:22

Aurtengo ikasturtean 20 urte betetzen dira Ludoteka ireki zenetik. Urteurren hori aitzakia hartuta, ikasturtearen amaieran erakusketa bat antolatuko da, 20 urtean ludoteka zer izan den jasoko duena.

Horretarako, ordea, herritarrek etxean izan ditzaketen objektuak bildu nahi dira: argazkiak, artikuloak, eskulanak… Gustora jasoko dira. Beraz, zuk ere Ludotekako ekintzetan parte hartu eta oroitzapenez gain etxean zerbait gordeta baduzu, ekarri daukazun hori Ludotekar,a 17:00etatik 19:30etara. Goizetan, berriz, Alondegian utz ditzakezu 9:00etatik 14:00etara. Erakusketa egin ondoren, itzuliko zaizu.