Iazko santelmoetan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzako kideek omenaldia egin zioten Maria Eugenia Dovali, 23 urtez egindako lana eskertzeko. Omenaldi hartarako belaunaldi ezberdinetako hainbat kidek kontatutako oroitzapenak, anekdotak eta gertaerak biltzen dituen bideo hau prestatu zuten. Maria eta Jose aretoan bildutako lagunen bihotzak hunkitu zituen egun hartan, eta gaur berriro argitara ekarri nahi izan dugu, Geni Dovali merezi duen agurra emateko balio dezakeelakoan.