Euskararen Kultur Astea antolatu dute Maria eta Jose ikastatxean. Besteak beste, ostiralean Ken Zazpi taldeko abeslari Eñaut Elorrietak solasaldia izango du DBHko ikasleekin, eta hilaren 13an Patxi Zubizarreta idazlearen bisita jasoko dute 6. mailako ikasleek.
Atzo Santa Ageda ospatu eta gero, oraindik hainbat ekitaldi dauzkate prestatuta Euskararen Kultur Astearen barruan:
-Ostegunean, otsailaren 7an, Hitz eta Pitz lehiaketa, euskal diskoteka Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, Bertso saioak Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta DBH ikasle guztientzat eta, amaitzeko, Ikastetxeko guraso Elkarteak eskainirik txokolate jana.
-Ostiralean, otsailaren 8an, Inauteri jaia. Goizez, Eñaut Elorrieta “Ken Zazpi”ko abeslaria DBHko ikasleekin solasaldia izango du. Arratsaldean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Inauteri Konpartsa “Lanbideak” ikastetxean eta Zumaiako kaleetan zehar.
-Otsailaren 13an, Patxi Zubizarreta idazlea Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasleekin egongo da bere literatur ibilbideaz eta ipuinetaz hitz egiteko.
Euskararen Kultur Astea antolatzearen xede edo helburu nagusia euskararen kalitatea hobetzea eta erabilera ohiturak sendotzea da, kasu honetan, aisialdiko ekintzekin lotuta euskararen erabilera era dibertigarri eta ospakizun giroan bultzatzeko. Ikastetxea Ulibarri programaren barnean Hizkuntza Normalkuntza proiektua lantzen jarraitzen dute hainbat eta hainbat urtetan Maria eta Josen. Proiektu honen helburu nagusiena ere eskolako “esparru guztietan” euskararen erabilera indartzea da.