2011ko abenduaren 23an hainbat lagunek Zuloagako lorezainaren etxea okupatu zuten. Jabeek salaketa jarri eta, duela egun gutxi, okupatzaileak etxetik aterarazteko ebatzi du Azpeitiko Epaitegiak. Ertzaintzak gaur goizean bete du agindua, etxe barruan zeuden bost lagunak kaleratuz.Ertzaintzaren arabera, bost lagunek aurrekari polizialak dituzte, eta etxean gordeta zeuzkaten hainbat objektu atzeman zaizkie, lapurtutakoak izan daitezkeelakoan. Ikerketa zabaldu da objektuen jatorria zehazteko.