Euskalit Fundazioak Bikaintasunaren bidean diplomarekin saritu du Maria eta Jose Ikastetxea, "azken urteotan kudeaketa berritzeko eta hobetzeko erakutsi duen konpromisoagatik".
Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak Maria eta Jose Ikastetxeari Bikaintasunaren bidean aurrera egiteko konpromiso argia duela erakusten duen diploma eman dio. Sari eta ziurtagiri banaketa ekitaldia Donostiako Kursaal aretoan egin zen abenduan, Arantza Tapia buru izan zelarik, Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna sailburu berri gisa bere lehen ekitaldi publikoan.
Euskalitek, azkeneko urtetan Maria eta Jose Ikastetxeak bere Kudeaketa berritzeko eta hobetzeko, eta horrela bezero, pertsona eta gainontzeko interes taldeen asebetetzea hobetzeko egindako ekintzak aztertu ondoren “Bikaintasunaren bidean aurrera egiteko konpromiso” argia duela erakusten duen diploma eman dio.
Maria eta Jose ikastetxeko Isaak Aranberri zuzendari titularrak eta Joxean Etxabe zuzendari pedagogikoak jaso zuten diploma, Arantza Tapiaren eskutik.