Bi mila kilo elikagai Saharako errefuxiatuentzat

Baleike 2013ko urt. 30a, 10:45

Zumaiarrek bi mila kilo elikagai eman dituzte Tindoufeko kanpalekuetan bizi diren errefuxiatu sahararrentzat. Darahli elkartea arduratu da janaria biltzeaz eta euskal karabanak eramango du Saharara otsailean.Aurreko urteetan baino pixkat gutxiago jaso den arren, Darahliko kideak pozik daude zumaiarrek erakutsitako elkartasunarekin, garaiak hemen ere zailak direlako. Hauek dira Darahlik bildutako kopuruak: 116 kaxak atuna, azukrea, dilista eta arrazakoak eta beste 12 kaxa konpresenak. Gutxi gora behera, elikagaiez 2.000 kilo jaso da eta otsailan irtengo den karabanan bidaliko da. Darahlik aukera aprobetxatuko du 21 familientzako eguzki plakak bidaltzeko ere. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten zumaiarrei eta bereziki herriko ikastetxeei.