Pasaiako Portuko Agintearen presidente izango da Ricardo Peña

Baleike 2013ko urt. 30a, 10:01

Eusko Jaurlaritzak Zumaiako alkate ohi Ricardo Peña proposatuko du Espainiako Sustapen Ministeritzaren aurrean Pasaiako Portuko Agintearen presidentetza har dezan, gaur Noticias de Gipuzkoa egunkariak aurreratu duenez.

Espainiako Sustapen Ministeritzari dagokio azken hitza, baina orain arte Eusko Jaurlaritzak proposatutako izendapen guztiei oniritzia eman izan die. Ricardo Peñak 59 urte ditu, hamabi urtez izan zen Zumaiako alkate (1991-2003) –aurrez lau urtez zinegotzi–, eta gaur egun Esarbe S.A.ko kudeatzailea da. Pasaiako portuaren eraberritzea eta garraio trafikoaren %50eko jaitsiera izango dira lehendakari berriaren buruhauste nagusiak.